61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

1. poligonoko 617., 616. eta 708. lurzatiak soberako lurzati deklaratzea. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2026ko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen soberako lurzati deklaratzea Arbizuko 1. poligonoko 617., 616. eta 708. lurzatiak (41,73 m²-koak dira eta Beldarrainerrekan daude).

Soberako lurzatien deklarazioaren xedea da lursaila adjudikatzea eskatzaileei, alegia, zolatu eta sailkatu gabeko soberako lursailaren mugakide ere badiren jabeei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arbizuko Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, nahi duenak aztertu eta bidezko irizten dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

Arbizun, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2604082