61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Kudeaketa-esleipena egitea Etxarri Aranazko Udalari, kulturako teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko

Ikusi da udalen arteko kudeaketa hitzarmena, Nafarroako toki-administrazioen artean kultura-teknikariak kontratatzeko zerrenda bat sortzeko deialdien alorrean.

Bat etorrita Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan eta 47. artikulutik 49.era artekoetan xedatutakoarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hitzarmen bat onestea, Antsoaingo Udalak Etxarri Aranazko Udalari egindako kudeaketa-esleipena prestatzeko, kulturako teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeko eta hautaprobetarako deialdia egin eta garatzeko, Antsoaingo Udalak, behar izatean, kontratatzeko.

2. Alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Antsoaingo Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Antsoainen, 2026ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2603996