61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak sor ditzan

Ikusi da toki-erakundeen artean hitzarmena egiteko proposamena, hautaketa-prozesuak kudeatzeko, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak egiteko. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluarekin eta 47. artikulutik 49.era artekoekin, (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Hala, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Hitzarmen bat onestea, Antsoaingo Udalak Burlatako Udalari eginiko kudeaketa-esleipena prestatzeko, honetarako: deialdia, euskara teknikariaren eginkizunak beteko dituzten izangaien zerrenda bat kudeatzeko eta hautaprobak egiteko, entitate sinatzaileek kontrata ditzaten haien beharra dagoenean.

2. Alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Antsoaingo Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2026ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2603994