61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, gizarte-langilearen plaza bat betetzeko, funtzionarioen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2026ko martxoaren 9an, 23/26 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

"Bat etorriz ezarririk dagoenarekin Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-langilearen plaza bat betetzeko deialdiaren 4.3 oinarrian (oposizio-lehiaketa bidezkoa eta funtzionarioen araubidean jarduteko; 2025eko 148. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 24koa), eta behin onetsirik izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 20koa) eta iraganik, orobat, erreklamazioetarako epea eta horiek ebatzirik, mankomunitate honen Estatutuen 22.5 artikuluak ematen didan eskumena baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea (eranskinean) honako deialdi honetan: deialdia, gizarte-langilearen plaza bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, jardun dezan Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan.

Bigarrena.–Aditzera ematea lehen proba 2026ko apirilaren 21ean eginen dela. Hala izangaiek agertu beharko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko gelategiko 124. gelan (Arrosadiko campusa z.g., Iruña), 10:00etan. Ekarri beharko dituzte, halaber, nortasun agiri nazionala, gidabaimena edo zuzenbideak onartzen duen beste edozein baliabide, ekitaldi horretan berean nortasuna nahikotasunez frogatzeko modukoa, bai eta bolaluma urdin edo beltza ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiari helaraztea, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta mankomunitate honen webgunean (http://www.manserso.org/eu/empleo-publico/), behar diren ondorioak izan ditzan.

I. ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

–Onartuak:

ALFARO FRANCÉS, KRISTINA

ANDUEZA GASTESI, AMAIA

ARANGUREN GALARZA, EIDER

ARBIZU PERPIÑA, MARINA

ARGUIÑANO ARANGUREN, LOREA

ARNEDILLO ASTRAIN, ANA ISABEL

ARREGUI BARTOLOMÉ, AINHOA

ARROYO CASARES, MARÍA LOURDES

AZPIROZ BARBERENA, GARAZI

BARBA MARTÍNEZ, PATRICIA

BENGOETXEA MENDIOROZ, IRATI

BEORLEGUI LABAIRU, NAIARA-MARÍA

CABRERA LÓPEZ, NAROA

CARIDAD LERENA, PATRICIA

CIA URETA, NEREA

DÍAZ LAMARCA, LORENA

DÍAZ ROMERO, VIRGINIA

ELIZALDE MUNÁRRIZ, AINHOA

ERRO MÚGICA, SAIOA

ESPARZA RODRÍGUEZ, ANE

ESTEVE OLIVER, JUDITH

FERNÁNDEZ SALINAS, TERESA

FERRERAS LAYOS, LETICIA

GARATEA LABIANO, ITZIAR

GARCÍA GONZÁLEZ, MARÍA

GÁRRIZ ARBELOA, ESTÍBALIZ

GORRI RIEZU, ZURIÑE

GRACIA ESPARZA, LOREA

HERRERO OSÉS, GORKA

ITOIZ BURGUETE, REBECA

ITURRALDE NUIN, ANE

LAKARTA AIZKORBE, AMAIA

LAKARTA AIZKORBE, OLATZ

LAPEÑA ESPINAZO, MARÍA

LEONOR RUIZ, MARÍA TERESA

MARTÍN DELGADO, YOANA

MATELLANES MURUZABAL, INÉS

MESÓN LÓPEZ, EIDER

MONREAL ARRAIZA, AMAIA

MUÑOZ MENDIVE, AMAIA

NAVARLAZ OSTIZ, MARÍA

OCHOA MARTÍNEZ, MIRIAN

OYAGA UNZU, ALBA

PALENZUELA NUBLA, SARA

PEREZ MARTÍNEZ, GEREZI

PITILLAS LÓPEZ, IZASKUN

ROBLES ABADÍA, MAIDER

ROMERO DE MIGUEL, AIDA

ROMERO MORALES, ZURIÑE

RUIZ LODOSO, MAIALEN

SABATÉ DÍAZ, MAIDER

SALDISE ESANDI, AMAYA

SÁNCHEZ SÁNCHEZ, GARAZI

SÁNCHEZ MIGLIARDI, BARBARA ALDANA

SARASA PETRIRENA, MAITE

VALENCIA SALINAS, LETICIA

VIEDMA CALVO, NAHIA

YUGUEROS GUTIÉRREZ, MARÍA DEL CAMINO

ZUGASTI MUTILVA, BEATRIZ

–Baztertuak:

I. eranskineko eredu normalizatuaren arabera behar bezala betetako eskabidea ez aurkezteagatik, deialdiaren 3.2 oinarrian ezarritakoarekin bat.

ASURMENDI AGÜERA, ITZIAR

GUEMBE LARA, SAMANTHA

IZCUE MARTÍNEZ DE MURGUÍA, HELVIA

PARRA PUMA, DIANA ALEJANDRA

I. eranskineko eredu normalizatuaren arabera behar bezala betetako eskabidea ez aurkezteagatik, ez eta tasa ordaindu izanaren egiaztagiria ere, deialdiaren 3.2 eta 3.2.e) oinarrietan ezarritakoarekin bat.

GONZÁLEZ MEDRANO, ELENA

I. eranskineko eredu normalizatuaren arabera behar bezala betetako eskabidea ez aurkezteagatik, ezta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa ere, deialdiaren 3.2 eta 3.2 f) oinarrietan ezarritakoarekin bat.

LORA MORENO, LAIA

I. eranskineko eredu normalizatuaren arabera behar bezala betetako eskabidea ez aurkezteagatik, ez NANaren kopia, ez B motako gidabaimenaren kopia, ez eta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa ere, deialdiaren 3.2, 3.2 a), 3.2 c) eta 3.2 f) oinarrietan ezarritakoarekin bat.

MARTÍNEZ DEL CID, MAITE

Kopiarik ez aurkezteagatik, ez eskatutako titulazioarena, ez eta B motako gidabaimenarena ere, deialdiaren 3.2 b) eta 3.2.c) oinarrian ezarritakoarekin bat.

BRICAT MARTÍNEZ, SARAY

B motako gidabaimenaren kopia ez aurkezteagatik, deialdiaren 3.2.c) oinarrian ezarritakoarekin bat.

BAZTÁN ARANGUREN, ANDREA

DENIA MORENO, SARA

MORILLO TORRES, MICHELLE ALEJANDRA

VÁZQUEZ CEBRIÁN, SARA

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa ez aurkezteagatik, deialdiaren 3.2 f) oinarrian ezarritakoarekin bat.

MENDIOROZ GOÑI, IDOIA

UNANUA ARRONDO, PAULA

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik, deialdiaren 3.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, dagokion izapidea erabili gabe eta inolako dokumentaziorik aurkeztu gabe.

BRONTE CIRIZA, ASIER

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2026ko martxoaren 9an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2603947