61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

2026ko lan publikoaren eskaintza

Zizur Nagusiko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko martxoaren 6an egin bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

2026rako plantilla organikoa behin betiko onartu da, eta kontuan hartu dira Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko urtarrilaren 23ko Erabakiaren bidez onartutako lan publikoaren eskaintza partzialean sartu ez diren plaza hutsak.

Bat etorriz administrazio kontrataziorako zehaztutako epeekin, zeinak jasota baitaude abenduaren 28ko 20/2021 Legean (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea) eta ekainaren 4ko 7/2025 Foru Legean (Nafarroako Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituen Foru Legea), eta bat etorriz, halaber, plantilla organikoan dauden plaza hutsekin.

Kontuan hartuta lan publikoaren eskaintza onestea alkatetzari dagokiola –bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan xedatzen denarekin–, edo eskumena eskuordetu zaion organoari (aipatu legearen 21.3 artikulua), sindikatuekin negoziazio-mahaian negoziatu ostean, Tokiko Gobernu Batzarrari proposatzea honako erabaki hau hartzea:

ERABAKIA:

1. 2026ko lan publikoaren eskaintza onartzea, zeinak osatzen baitu Tokiko Gobernu Batzarraren 2026ko urtarrilaren 23ko erabakiaren bidez onartutako lan publikoaren eskaintza partziala. Honako plaza hauek biltzen ditu:

1-Gizarte zerbitzuen alorra:

Gizarte-langilearen lanpostuaren 4 plaza huts, funtzionarioen araubide juridikokoak, B mailakoak, plantilla organikoan 25001, 25003, 25005 eta 25004 zenbakiekin identifikatuak, denak lanaldi osokoak, azkena izan ezik, %50eko lanaldi partziala baitu.

2.–Hirigintza Zerbitzuen Alorra:

Obretako ofiziala-ehorzlearen lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikokoa, C mailakoa, plantilla organikoan 36004 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.

Obretako ofizialaren lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikokoa, C mailakoa, plantilla organikoan 36003 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.

3.–Herritarren Segurtasunaren eta Babesaren Alorra:

Agente lehenaren bost lanpostu huts, funtzionarioen araubide juridikokoak, C mailakoak, plantilla organikoan 37019, 37029, 37030, 37031 eta 37032 zenbakiak dituztenak, lanaldi osoan aritzeko.

4.–Berdintasuna, Gazteria eta Herritarren Parte-hartzeko Alorra:

Kultura teknikariaren lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikokoa, C mailakoa, plantilla organikoan 49002 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.

2. Agintzea lan publikoaren eskaintza argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bai eta egoitza elektronikoan ere. Halaber, Udalbatzari haren berri emanen zaio egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

3. Erabakiaren berri ematea gaur egun enplegu publikoaren eskaintzaren xede diren lanpostuak betetzen dituzten aldi baterako langileei.

4. Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako plazetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Zizur Nagusian, 2026ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2603796