2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Izangaien zerrenda bat eratzea, Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietan. Akats zuzenketa
2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12an, argitara eman zen honako hau:
"Izangaien zerrenda bat eratzea, Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietan".
Hartan akatsa dagoela oharturik, honen bidez zuzentzen da.
Tituluan honela zioen:
"Izangaien zerrenda bat eratzea, Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietan".
Baina honela behar du:
"Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan aldi baterako aritzeko, izangaien bi zerrenda eratzea, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren"
Hori guztia argitara ematen da orok jakin dezan, eta 10 eguneko epe bat irekitzen da parte hartzeko eskaerak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Tafallan, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2604055