61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

PITILLAS

Oposizio-lehiaketa murriztua, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko

Pitillasko Udaleko alkateak, martxoaren 5eko 17/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki hau hartu zuen:

1. Deialdi baten oinarriak onestea, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, destinoa duena Pitillasko Udalean.

2. Agintzea oinarri horiek eta eranskinak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Pitillasen, 2026ko martxoaren 5ean.–Alkatea, José Javier Ayerdi Azagra.

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea administrari-ofizialaren lanpostu plaza bat, C mailakoa, plantilla organikoan 2 zenbakia duena, oposizio-lehiaketaren bidez, zeinean bakarrik hartzen ahalko duten parte Pitillasko Udalaren plantillako langileek.

1.2. Prozedura eginen da bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluarekin, zeinak ezartzen baitu hautaproben deialdia egiten ahalko dela beren funtzionarioetara murrizturik (betiere deialdiko lanpostu hutsak ez badakar plantillako lanpostuen kopurua handitzea), ikusten bada komeni dela lanpostu zehatz batzuk barne-igoeraren bidez betetzea, administrazio unitateen antolaketarengatik eta haien gain utzitako lanengatik.

1.3. Hautaprobak gainditu ondoan lanposturako izendatzen den izangaia C mailan sailkatuko da , eta jasoko ditu maila horretako ordainsariak, jarraikiz Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduari (erregelamendua onetsi zen uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez), eta jasoko ditu, orobat, Pitillasko Udalaren plantilla organikoan lanpostu bakoitzerako ezarritako ordainsari osagarriak.

1.4. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiak izendapenaren aurretik zuen araubide juridikoa. Hala, eutsiko dio Gizarte Segurantzako eta osasun-laguntzarako araubide berari.

1.5. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.6. Ordura arte egiten zituen lan eta eginkizunetan jardunen du izendatuak, bai eta haren gain uzten diren beste edozeinetan ere, lanpostuaren maila edo taldearekin bat etorririk.

1.7. Bete beharreko eginkizunak izanen dira ordura arteko berberak, deusetan ukatu gabe agindu ahal izatea mailakatze berritik eratorritako beste batzuk ere, eta, horrekin batera, lehengo eginkizunak eta funtzio publikora sartzeko deialditik eratortzen diren berezko eginkizunak.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozesua gauzatuko da arlo honi buruz honako xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikulua eta hurrengoak, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikula eta hurrengoak, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Funtzionarioa edo lan-kontratuduna (mugagabea edo finkoa) izatea Pitillasko Udalean.

b) D maila edo taldekoa izatea.

Dena den, deialdiko lanpostu hutsaren maila berean ari diren langileek ere parte hartzen ahalko dute, baldin eta eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte.

c) Eskatutako titulua edukitzea, hau da; Batxilergo titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat; eta administrazio publikoetan 5 urteko antzinatasun onartua duela frogatzea.

Edonola ere, letra honetan eskatutako tituluaren ordez, eta C, D eta E mailei dagozkien lanpostu hutsen kasuan, betekizun hori ordezten ahalko da administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua egiaztatzearekin.

d) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoena zerbitzuak ematen ari baldin bada deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

e) Hautaprobak gainditzea.

3.2. Aurrean azaldutako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean eta lanpostuaz jabetu arteko aldian bete beharko dira.

4.–Eskabideak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak bide telematikoz aurkeztu beharko dira nahitaez, Pitillasko Udalaren webgunetik sarbidea duen egoitza elektronikoaren erregistroaren bidez: https://sedeelectronica.pitillas.es/.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek I. eranskineko eredu normalizatuaren arabera egindako eskabidea aurkeztu beharko dute nahitaez (Pitillasko Udalaren webgunean ere eskuratzen ahal da: http://www.pitillas.es/).

4.2. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea (I. Eranskina) aurkezteko unean, izangaiek telematikoki aurkeztu beharko dute dokumentazio hau, kasuaren arabera:

–Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena (indarrean den agiriarena betiere).

–Izangaiak deialdiaren 3. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten ziurtagiriak.

–Lehiaketaren baremoko irizpideen arabera baloratzen ahal diren merezimendu guztiak frogatzen dituen dokumentazioa. Izangaiek baremoan (7.3 oinarria) ageri den puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte merezimenduak, behar bezala ordenatuak.

Merezimenduak ez dira aintzat hartuko, ez eta baloratuko ere, baldin eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez badaude lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta frogatuta; betiere, kalifikazio-epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala frogatua.

Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia izendatuko da deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta izendatu beharko da horien ordezkoen kopuru bera. Izendapen hori Pitillasko Udalaren webgunean argitaratuko da: http://www.pitillas.es/.

5.2. Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak izan beharko du sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Baldin eta langileen ordezkariek ez badute dagokien kidea izendatzeko proposamenik egiten hala eskatzen zaienetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.4. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Behin bukaturik eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila Pitillasko Udalaren webgunean: http://www.pitillas.es/.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Pitillasko Udalaren webgunean: http://www.pitillas.es/.

6.2. Behin-behineko zerrenda webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak bide telematikoz aurkeztu beharko dira, egoitza elektronikoko erregistroaren bidez, Pitillasko Udalaren webgunean sartuta: https://sedeelectronica.pitillas.es.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onetsiko da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da Pitillasko Udalaren webgunean: http://www.pitillas.es/.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdi honen xedeko prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, horrek galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Oposizio-lehiaketa prozeduraren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketak aldi hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldian, proba bat eginen da, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzez eta gaitasunez.

b) Merezimenduen balorazioko fasean edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren puntu honen hirugarren atalean dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatutakoan, lehiaketaldia.

7.2. Oposizioaldia: 70 puntu.

7.2.1. Oposizioaldia baztertzailea izanen da. Gainditzeko, 35 puntu lortu beharko dira.

7.2.2. Test motako proba bakarra eginen da, eta haren edukia izanen da deialdi honetan jasotako gai-zerrendari buruzkoa.

7.2.3. Proba egiteko eguna, tokia eta ordua aditzera emanen da prozeduran onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean bertan.

7.2.4. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean izan behar dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Plika sistemaren bidez eginen da proba teorikoa.

7.2.5. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean halakorik eskatu badute.

7.2.6. Oposizioaldiko probaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitaratuko du lortutako kalifikazioen zerrenda, pliken zenbakiekin, Pitillasko Udalaren webgunean: http://www.pitillas.es/.

Emaitzak argitaratzen diren egunean berean iragarriko dira, aipaturiko webgunean, plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua.

Plikak jendaurreko ekitaldian ireki eta gero, kalifikazio epaimahaiak argitara emanen ditu, aipatu webgunean, aurkeztutako izangaien zerrenda, lortu dituzten behin-behineko kalifikazioekin, eta 5 egun balioduneko epe bat irekiko du interesdunek alegazioak egin ditzaten, bide telematikoz (erregistro elektronikoa), beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera. Alegazioak aurkezteko epea bukatuta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.3. Lehiaketaldia: 30 puntu.

7.3.1. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Merezimendu profesionalak: gehienez 20 puntu.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 20 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Pitillasko Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 2 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Pitillasko Udalean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Gehienez 20 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik bukaerara arte, edozein dela ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatuko dira egoera horietan sartzerakoan zeukan lanpostuan aritu balitz bezala.

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, emanen da kasu bakoitzean handiena den puntuazioa.

Merezimendu profesionalak frogatuko dira dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagirian hauek jaso beharko dira: zerbitzuaren iraupena, bete den lanbide-kategoria, eta lanpostuari dagokion maila. Horrez gain, lan bizitzari buruzko txostena aurkeztuko da. Dokumentazio horretan agertu beharko dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta bukaera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.

Baldin deialdia egiten duen toki-erakundeari berari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez 10 puntu.

b.1) Prestakuntza: gehienez ere 10 puntu:

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak; 15 orduko edo gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 1 puntu, eta gehienez ere 6 puntu.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak, 5 ordutik 14 ordura bitarteko iraupenarekin: 0,5 puntu, eta gehienez ere 4 puntu.

Ez dira kontuan hartuko 5 ordutik beherako ikastaroak.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7. oinarri honetan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

7.3.2. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, 6.1 oinarrian eskabideak aurkezteko ezartzen den epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7.3.1 apartatuan merezimenduen atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

Ez dira baloratuko oposizioaldia gainditu ez duten izangaien merezimenduak, 7.2.1 apartatuan ezarritakoarekin bat.

7.3.3. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaiek eskuratutako behin-behineko puntuazioak, Pitillasko Udalaren webgunean (http://www.pitillas.es/), eta bost egun balioduneko epea emanen da, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, bide telematikoz, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.

7.3.4. Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratuko dira aipatu webgunean.

7.4. Azken kalifikazioa.

7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.

7.4.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan badirau, ebatziko da 7.3.a.1) atalean puntuaziorik handiena duen pertsonaren alde; eta, hor ere berdinketa egonez gero, 7.3.b.1) atalean puntuaziorik handiena duenaren alde. Horrela ere berdinketa egonez gero, atal horren barnean 7.3.a eta 7.3.b azpiatal bakoitzean puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da, zerrendatuta agertzen diren hurrenkerari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinduta segitzen badute, berdinketa ebatziko da kalifikazio-epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren deituretatik eta izenetik abiaturik.

7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak Pitillasko Udalaren webgunean (http://www.pitillas.es/) argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda, hautapen-prozesuan guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta organo eskudunari igorriko dio, behar diren izapideak egin ditzan baldintzak frogatzeko.

8.–Baldintzak frogatzea.

8.1. Organo eskudunak 10 eguneko epea irekiko du, lehen postuan hautaturik geratu eta lanpostua eskuratu duen izangaiak aurkez dezan behar den titulazioa (3.1 oinarria) frogatzeko dokumentazioa, hots, eskatzen den tituluaren kopia edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Deialdi honetan ez dago lanpostu hutsak hautatzeko egintzarik, lanpostu bakarra baitago.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamenean jasoko da, puntuazio handiena izateagatik, deialdiko lanpostu bakarrean sartuko den izangaia.

Izendapen proposamen hori Pitillasko Udalaren webgunean argitaratuko da.

9.2. Proposatzen den izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu, izendapen proposamena Pitillasko Udalaren webgunean argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Txosten mediko ofiziala, frogatzen duena ez duela eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik administrari-ofizial karguaren eginkizunak betetzea.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta administrari-ofizial karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu agiri horiek aurkezten ez dituen izangaia, ez eta deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela frogatzen ez duena ere, eta baliorik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe haren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, baja beteko da prozesua gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdiaren xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantziak bete ditzan, proposaturiko izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena eta plazaz jabetzea.

10.1. Aurreko oinarrietan ezarritakoa bete duen izangaia Pitillasko Udaleko funtzionario izendatuko da, administrari-ofizialaren lanpostuan jardun dezan.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, eta aplikatuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

10.4. Hautatutako izangaia izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko da lanpostuaz.

10.5. Izendatuak ez badu jabetza hartzen emaniko epearen barnean, ezinbesteko kasuetan salbu, Pitillasko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.6. Funtzionario bihurtzen den izangaiari ematen bazaio, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia, lanpostuan batere aritu gabe, jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

11.1. Oposizio-lehiaketa bidez izapidetzen diren egonkortze prozeduren ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko dira (araubide administratiboan), aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz.

Zerrenda hori subsidiarioki aplikatuko da, funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozesu baten ondorioz indarrean dagoen kontrataziorako izangai zerrendaren atzetik, halakorik baldin badago.

11.2. Kalifikazio epaimahaiaren proposamenaren arabera, Pitillasko Udalaren webgunean argitara emanen da deialdi honen ondorioz sortzen den aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiari eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, argitara emanen da Pitillasko Udalaren webgunean (http://www.pitillas.es/).

13.–Datuen babesa.

Izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Pitillasko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Tratamenduaren helburua da lanpostu hutsak betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin, zeinak premiazko neurriak ezartzen baititu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko, eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearekin –egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriei buruzkoa–), langileak hautatzea eta deialdi honen xedeko lanpostua betetzea.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra).

DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko).

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Aplikatuko da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudia (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatu, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo egoitza elektronikoaren bidez (http://www.pitillas.es/).

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo aldez aurretik harremanetan jartzeko datuen babeserako ordezkariarekin, aipatutako helbidearen bidez.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

15.–Gai-zerrenda.

1. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren I. kapitulua. Udalak. III. titulua. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

2. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. V. titulua. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. I. kapitulua. Administrazioaren esku-hartzea jarduera pribatuan. IX. titulua. I. kapitulua. Prozedura eta araubide juridikoa.

3. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. II. tituluaren I., II., III., IV. eta V. kapituluak (Udal zergak): xedapen orokorrak, lurraren kontribuzioa eta ekonomia-jardueren gaineko zerga.

4. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. II. tituluaren IV. eta V. kapituluak (Udal zergak): trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

5. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea. II. titulua. II. kapitulua. Epemugak eta epeak. III. titulua. II. kapitulua. Egintzen eraginkortasuna.

6. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua. III. kapitulua. Zehatzeko ahalaren printzipioak eta V. kapitulua. Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan.

7. gaia–1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua. II. titulua. Biztanleria eta errolda.

8. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina. Atariko titulua: foru legearen xedea eta helburua. V. titulua. I. kapitulua. Esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileran.

9. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak. I. titulua. V. kapitulua. Jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak.

10. gaia.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina. V. titulua. IV. kapitulua. Zehapen prozedura.

11. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, hizpide dituena Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak. I. titulua, IV. kapitulua. Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko prozedurak.

Pitillasen, 2026ko martxoaren 5ean.–Alkatea, José Javier Ayerdi Azagra.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE-EREDUA, PARTE HARTZEKO ADMINISTRARI-OFIZIALAREN LANPOSTU BAT TXANDA MURRIZTUAN, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ, BETETZEKO DEIALDIAN, PITILLASKO UDALEAN ARITZEKO

Izena: ………......................................................………......................................................................

Nortasun-agiri nazionalaren zenbakia: ……................................................................................……

Jaioteguna: ........................................................................................................................................

Jaioterria:............................. (...........................); bizitokia: ............................... (.............................), kalea: .............................................................................., zenbakia: ............, solairua: ..........................., posta-kodea: ...................................; telefono finkoa: ..........................................................; sakelako telefonoa: ...................................................; helbide elektronikoa: ……..................……………………… Pitillasko Udalaren aurrean agertzen naiz eta hauxe,

ADIERAZTEN DUT:

1.–Parte hartu nahi dudala jarraian ageri den plaza hutsa txanda murriztuan, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdian (plaza sartuta dago 2026ko Pitillasko Udalaren lan publikoaren eskaintzan (LPE).

PLAZAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

2

Administrari-ofiziala

C

Lan-kontratuduna

%100

Pitillas

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

2.–Horretarako, bada, adierazten dut betetzen ditudala deialdi honetako 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.–Deialdian ezarritako ondorioetarako, honako dokumentazio hau eransten dut:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena (indarrean den agiriarena betiere).

b) Izangaiak deialdiaren 3. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten ziurtagiriak.

c) Behar den dokumentazioa, frogatzeko balora daitezkeen merezimendu guztiak, lehiaketaren baremoko irizpideen arabera. Izangaiek baremoan (6.3 oinarria) ageri den puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte merezimenduak, behar bezala ordenatuak.

d) Hala badagokio, %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren frogagiria, deialdian adierazi bezala aurkeztu behar dena.

4.–Baimena ematen dut prozedura hau izapidetzeko jarduketen ondoriozko jakinarazpenak lehen adierazitako helbide elektronikora egiteko.

Eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izatea ESKATZEN DUT, eta AITORTZEN DUT, erantzukizuna nirea izanik, hemen agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

Data eta sinadura

Iragarkiaren kodea: L2603705