2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Hautaprobak, izangaien zerrenda bat osatzeko, bioziden aplikatzaile eta mantentze-lanetako ofizialaren lanpostuan (D mailakoa) aldi baterako kontratu bidez aritzeko, gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendariak 2026ko otsailaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:
deialdia, izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, bioziden aplikatzaile eta mantentze-lanetako ofizialaren lanpostuan (D mailakoa) aldi baterako kontratu bidez aritzeko, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es/eu webgunean.
Iruñean, 2026ko otsailaren 25ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2603851