2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko, gizarte-langilearen lanpostuan aritu daitezen (B maila)
Alkatetzaren 2026ko martxoaren 13 ko 198/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko, gizarte-langilearen lanpostuan aritu daitezen (B maila) Orkoiengo Udalean.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; gainerako aplikazio arauak, eta deialdi honen oinarriak.
Deialdiaren oinarriak argitara emanen dira Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
Orkoienen, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2604152