61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako basozaina plaza bat betetzeko deialdian

2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12an, argitara eman zen deialdi hau: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako (basozaina) plaza bat.

Argitalpen horretan akatsa atzemanik, ondotik ematen da zuzenketa.

IV. eranskina eransten da, eta honako hau dioen tokian:

"II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa (1-10 art.).

2. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua, Udalerria: 11.etik 28.era arteko artikuluak. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak, I. kapitulua.

3. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua, I. titulua, I. kapitulua: udalerriak: 1-8 atalak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea, I. kapitulua: 1 eta 2. atalak. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola. II. kapitulua, 1 eta 2. atalak.

4. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: I. titulua. II. titulua: I., II., III., IV., VI., VIII. eta IX. kapituluak.

5. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. Xedapen orokorrak.

6. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: I., II. eta III. tituluak.

7. gaia.–Olaztiko udalerria: kaleen, parajeen eta ibaien izena eta kokapena; biztanleria eta geografia. Bide nagusiak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak. Udal eraikin nagusien kokapena: udaletxea, Udalaren kirol instalazioak, ikastetxe publikoak, ludoteka, liburutegia, udal biltegia eta abar.

8. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak. Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasunaren eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.

9. gaia.–Oinarrizko elektrizitatea: elektrikariaren oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea (bihurkinak, guraizeak, aliketak...). Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak, diferentzialak). Hots egiteko zirkuituak (sakagailuak, txirrinak). Oinarrizko argi-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak –lur-konexiodunak nahiz gabekoak–, lanparak). Argi fluoreszenteko zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak). Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

10. gaia.–Oinarrizko mekanika-Metal arotzeria. Mekanikako oinarrizko erremintak (mailuak, bihurkinak, hainbat motatako giltzak, zerrak, eskuko zulagailua eta abar) ezagutu, erabili eta mantentzea. Sarrailagintzako oinarrizko lanak (ate-leihoak doitzea, sarrailak eta sarraila-zilindroak, metalezko altzarien mantentze-lanak). Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

11. gaia.–Iturgintza-Berokuntza. Iturginaren oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea. Iturgintzako instalazioen mantentze-lanak (komun-ontziak, txorrotak, zisternak, sifoiak). Berokuntzako instalazioen mantentze-lanak (zirkuituak, betetzea eta airea purgatzea. Erradiadoreak. Galdara-gelak, elementu nagusiak). Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

12. gaia.–Zurgintza. Zurgintzako oinarrizko erremintak (mailuak, zerrak, trintxak, zulagailu elektrikoa eta bestelako osagarriak: lixak, lekedak eta abar) ezagutu, erabili eta mantentzea. Zurgintzako oinarrizko eragiketak (ate eta leihoak doitzea). Sarrailak eta sarraila-zilindroak. Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa. Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

13. gaia.–Lorezaintza. Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako oinarrizko tresnak (inausteko guraizeak, belarra mozteko makinak, aitzurrak eta abar). Lorategiak mantentzeko oinarrizko eragiketak (aspertsoreak jartzea, erregulatzea, funtzionamenduan jartzea, garbitzea eta abar). Lorategirako produktuak (ongarriak, intsektizidak eta abar) aplikatzeko oinarrizko ezagutzak. 10.–Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak. Laneko arriskuei aurrea hartzea: Norbera babesteko ekipamendua, arriskuen prebentzioa.

14. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.

15. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Tresnak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Kofratuak eta paretak egitea.

16. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

17. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak.

18. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemak ulertzea.

19. gaia.–Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.

20. gaia.–Lorategiak eta berdeguneak zaintzea eta mantentzea: oinarrizko kontzeptuak. Ureztatzea, ongarritzea eta inaustea. Tresnak: eskuzkoak, elektrikoak eta motordunak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana.

21. gaia.–Mekanika. Udal makinak, ibilgailuak, erremintak eta lanabesak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegia kontrolatzea.

22. gaia.–Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko produktuak, makinak eta erremintak (sasiak garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, altueran inausteko plataforma jasotzailea).

23. gaia.–Igerilekuetako mantentze-lanak. Kontzeptu orokorrak. Igerilekuen baldintza higieniko-sanitarioak eta segurtasun baldintzak Nafarroako Foru Komunitatean. 86/2018 Foru Dekretua, urriaren 24koa; 6/2022 Foru Dekretua, otsailaren 9koa; eta 742/2013 Errege Dekretua, abenduaren 27koa.

24. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak.

25. gaia.–Behar diren materialak eta erremintak eskuratzea. Antolaketa eta mantentze-lanak.

Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera".

Honela behar du:

"II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzkoa (1etik 10erako artikuluak).

2.–13/1990 Foru Legea, abenduaren 31koa, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzkoa: I. Titulua: "Xedapen orokorrak". II. Titulua, I., II., III. (1. Atala), eta V. kapituluak (2. Atala), IV. Titulua: 66-71 art.

3.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario izaera lortzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Ordainsariak. Eskubide eta betebeharrak. Diziplina araubidea.

4.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa. Xedapen orokorrak.

5.–Lurzoru urbanizaezineko araubidea:

5.1.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena, III. tituluko IV. kapitulua, "Lurzoru urbanizaezineko araubidea".

5.2.–Olaztiko Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizaezineko hirigintzako araudi orokorra.

6.–Herri-lurretako ondasunak eta pistak:

6.1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Toki Administrazioari buruzkoa: Laugarren tituluko II. kapitulua, "Herri-lurretako ondasunak".

6.2.–Udalerriko auzobideen eta mendiko pista zein bideen erabilera, baita eroritako arbolen aprobetxamendua ere arautzen dituen ordenantza.

6.3.–Olaztiko Udalaren herri-aprobetxamenduak arautzen dituen udal-ordenantza.

7.–Olaztiko udalerria:

7.1.–Geografia. Zer eremu eta alderdi dauden jakitea. Kaleen, ibaien eta abarren kokapena.

7.2.–Udal ondasunen eta instalazioen ezaugarriak eta erabilera. Udal eraikin nagusien kokapena: udaletxea, Udalaren kirol instalazioak, ikastetxe publikoa, ludoteka, liburutegia, udal biltegia eta abar.

8.–Olaztiko oihan aberastasuna. Basoko espezieak, banaketa, ezaugarri botanikoak, ekologia eta garrantzia, kontserbazioaren ikuspegitik eta sortzen dituzten etekin materialak eta komertzialak.

9.–Oihan tratamenduak. Mozketa motak eta hobekuntzak, eta horiek jasotzen dituzten espezieak.

10.–Oihaneko gaixotasun eta izurriteak Olaztin. Jasan ditzaketen espezieak eta intzidentzia Olaztin.

11.–Baso-berritzeak. Metodologia, espezieak.

12.–Motozerra: deskripzioa, zainketa eta mantentze-lanak. Zuhaitzak motozerrarekin botatzea: alderdi praktikoak eta segurtasun ekipamendu beharrezkoa.

13.–Motosega: deskripzioa, zainketa eta mantentze-lanak, alderdi praktikoak eta behar duen segurtasun ekipamendua.

14.–Eremuko landare espezieen identifikazioa (hostoak, azala, haziak eta fruituak), eta gaixotasunak eta izurriteak.

15.–Lorezaintza: lorategietako zuhaitz eta zuhaixka espezien kimaketa eta mantentze-lanak. Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako oinarrizko tresnak (inausteko guraizeak, belarra mozteko makinak, aitzurrak, altueran inausteko plataforma jasotzailea eta abar). Lorategiak mantentzeko oinarrizko eragiketak (aspertsoreak jartzea, erregulatzea, funtzionamenduan jartzea, garbitzea eta abar). Lorategirako produktuak (ongarriak, intsektizidak eta abar) aplikatzeko oinarrizko ezagutzak.

16.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak. Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasunaren eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.

17.–Mekanika. Udal makineria, lanabesak eta tresnak maneiatu, mantendu eta konpontzea. Biltegiko kontrola.

18.–Igerilekuetako mantentze-lanak. Kontzeptu orokorrak. Igerilekuen baldintza higieniko-sanitarioak eta segurtasun baldintzak Nafarroako Foru Komunitatean. 86/2018 Foru Dekretua, urriaren 24koa; 6/2022 Foru Dekretua, otsailaren 9koa; eta 742/2013 Errege Dekretua, abenduaren 27koa.

19.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak.

20.–Behar diren materialak eta erremintak eskuratzea. Antolaketa eta mantentze-lanak.

Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera".

IV. ERANSKINA.–ALEGATUTAKO MEREZIMENDUEN ZERRENDA

DOKUMENTAZIOA

ZENBATETSITAKO PUNTUAZIOA

Olaztin, 2026ko martxoaren 17an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2604232