61. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

2026rako lan publikoaren eskaintza

2026ko martxoaren 6ko Alkatetzaren 56. Ebazpenaren bidez onartu zen Berako Udalaren 2026rako lan publikoaren eskaintza, honako plaza hauek betetzeko aukera barne hartuta:

1. Lan-araubidea. Plaza kopurua: 2. Lanpostua: garbitzaileak; plantilla organikoko 18 eta 19 zenbakiak. E maila. Hizkuntza-eskakizuna: derrigorrezko euskararen ezagutza, ahozko B2 maila eta idatzizko B1 maila. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikuluko berariazko birjarpen-tasa gehigarria (urte anitzeko plangintza-tresnan sartuak). Lanpostua betetzeko aurreikuspena: 2026.

2. Lan-araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua; plantilla organikoaren 24 zenbakia. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: derrigorrezko euskararen ezagutza, ahozko B2 maila eta idatzizko B1 maila. Sartzeko sistema: barne-igoera mugatua (251/1993 LFDaren 15.6 artikulua), oposizio bidez. Ez da kontuan hartzen birjartze-tasarako (31/2022 Legearen 20.Hiru.4 artikulua). Lanpostua betetzeko aurreikuspena: 2026.

3. Lan-araubidea. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administraria; plantilla organikoaren 25 zenbakia. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: derrigorrezko euskararen ezagutza, ahozko eta idatzizko C1 maila. Sartzeko sistema: barne-igoera mugatua (251/1993 LFDaren 15.6 artikulua), oposizio bidez. Ez da kontuan hartzen birjartze-tasarako (31/2022 Legearen 20.Hiru.4 artikulua). Lanpostua betetzeko aurreikuspena: 2026.

Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian txandan dagokionari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Beran, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2603816