2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZAGRA
Oposizio murriztua, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Deialdiko lanpostuak bete gabe deklaratzea
Azagrako alkateak, 2026ko martxoaren 10ean, 117/2026 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez deklaratzen da hutsik geratu dela administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko oposizio murriztuaren deialdia.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Azagran, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2603917