2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AIBAR
Oposizioa, administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Oibarko Udaleko alkateak, udal horretako administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko oposizioa arautzen duten oinarrien arabera (oinarriok argitaratu ziren 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an), ikusita onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an), jasotako alegazioak aztertuta eta apirilaren 2ko 2/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskuduntzekin bat eginik (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), honako hau ebatzi du:
1.–Honako alegazio hauei erantzutea:
Oroz Biurrun Idoya: Tasaren ordainketa aurkeztu arren, honek, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta ondorengo data dauka eta, beraz, ez dago epearen barruan eginda. Gainera, ez da behar bezala justifikatu interesduna ordainketa horretatik salbuetsita zegoenik eskaera aurkezteko unean.
Iraizoz Moreno Amagoia: Behar bezala aurkeztu du NAN osoa (bi aldeetatik) eta, horrela, aurkeztu zuen eskaera osatu du, eta zuzendu egin du.
Jimenez Carmona Iker: Dokumentazioaren zati bat aurkeztu du, baina ez ditu bere eskabideko akats guztiak konpontzen:
–Behar bezala aurkeztu du IV. ERANSKINA, osatuta eta sinatuta.
–Ez du aurkeztu 3.1 oinarriaren araberako eskaera-orria.
–"Enplegu-eskariaren egiaztagiria" dokumentua berriz aurkeztu du. Agiri honek, onartuen behin-behineko zerrendan adierazi zen bezala, ez du frogatzen oinarriek tasa ordaintzetik salbuesteko eskatzen dutena (3.4 b) oinarria). Zehazki, ez da egiaztatu eskatutako aldia, ezta egoera horretan egon denik eskaintzei eta prestakuntzei uko egin gabe.
Diego Gajate Gustavo: Dokumentazioaren zati bat aurkezten du, baina ez ditu bere eskabideko akats guztiak konpontzen:
–Behar bezala egiaztatzen du tasa ordaintzetik salbuetsita dagoela, eta, horretarako, dokumentu bat aurkezten du, enplegu-eskaerako egoeran eskatzen den aldia frogatzen duena, bai eta aldi horretan eskaintzei eta prestakuntzei uko egin ez diela frogatzen duena ere.
–Ez du aurkeztu 3.1 oinarriaren araberako eskaera-orria.
2.–Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:
–Onartuak:
RUIZ ESTEBAN ISMAEL
SARASA VIVANCO FERMIN
IRIBARREN DE HAAS LANDER MEINDERT
ELIZONDO CAZALLA JULEN
GALLAY CAROLINE
URDIN PEREZ VIRGINIA
BERNACHEA ROSSIN DAMIAN EZEQUIEL
JIMENEZ GROCIN ELENA RAQUEL
GUERRERO TIRAPU MARTA
ZABAL AZPIROZ MARÍA DOLORES
CAMEIRAO OJER DIEGO
GARRALDA GALAN MAIALEN
MINA LARRAGUETA AMAIA
MAZMELA ALONSO SAIOA
URTASUN GONI ANA
SAN MARTIN CHALER AMAIA
ARISTU BURGUETE MARKEL
FREIRE DUEÑAS MARÍA GABRIELA
TEILLERI VICONDOA SILVIA
ORTIGOSA BLASCO MARÍA BEGOÑA
ERVITI ILUNDAIN ALVARO
RUIZ ESTEBAN ISMAEL
ERDOCIAIN MEDINA AINHOA
VALDIVIESO AMORE ERICA
HERNANDEZ BARRANCO HECTOR
RETA ALMÁRCEGUI ELENA
HUARTE IRIGOYEN GAIZKA
ZABALEGUI GARCIA VERONICA
CUELLO LUSO KATHERINE
BONILLA COCERA ARANTXA
IBERO ARTIEDA EVA MARIA
ZALDUA LASA JON
IRAIZOZ MORENO AMAGOIA
–Baztertuak:
ARMENDARIZ MOVILLA MARIA
Ez du tasarik ordaindu eta justifikazioa falta da 3.4.b) oinarriaren arabera (eskatutako dokumentazioa falta da).
LOPERENA VIEDMA CARMEN
Ez du eskabidea 3.1 oinarriaren arabera aurkeztu (sinadura balioduna falta da).
PERAL ARAMENDIA IRANZU
Ez du eskabidea 3.1 oinarriaren arabera aurkeztu.
Ez du tasarik ordaindu eta justifikazioa falta da 3.4.b) oinarriaren arabera (eskatutako dokumentazioa falta da).
ALFARO DOMINGUEZ UNAI
Ez du tasarik ordaindu eta justifikazioa falta da 3.4.b) oinarriaren arabera (eskatutako dokumentazioa falta da).
JIMENEZ CARMONA IKER
Ez du eskabidea 3.1 oinarriaren arabera aurkeztu.
Ez du tasarik ordaindu eta justifikazioa falta da 3.4.b) oinarriaren arabera (eskatutako dokumentazioaren zati bat falta da).
OROZ BIURRUN IDOYA
Ez du tasarik ordaindu eta justifikazioa falta da 3.4.b) oinarriaren arabera (eskatutako dokumentazioa falta da).
SEGURA GARCIA SONIA
Ez du tasarik ordaindu eta justifikazioa falta da 3.4.b) oinarriaren arabera (eskatutako dokumentazioa falta da).
DIEGO GAJATE GUSTAVO
Ez du 3.1. oinarriaren araberako instantzia aurkeztu (baliozko sinadura falta da).
BONILLA COCERA ANGEL
Ez du 3.1. oinarriaren araberako instantzia aurkeztu (baliozko sinadura falta da).
MARTIN GIL MARINA
Ez du tasarik ordaindu eta justifikazioa falta da 3.4.b) oinarriaren arabera (eskatutako dokumentazioa falta da).
Baztertzeko arrazoiei dagokienez, honako alderdi hauen berri ematen da beste behin:
–Eskatzailearen sinadura behar duten dokumentuek, edo hauek jasotzen dituen egoitza elektronikoko erregistroak, baliozko sinadura izan behar dute (eskuz idatzitako sinadura edo ziurtagiri elektroniko bidezkoa), eta ez da beste modurik onartuko. Gainera, oro har, aurkeztutako dokumentuek osoak izan beharko dute (NAN baten adibidean, bi aldeetatik fotokopiatuta egon beharko du). Eskakizun horiek instantziei edo oinarrietan eskatutako beste edozein dokumenturi aplika dakizkieke (IV. ERANSKINA, adibidez).
–Baztertu egin dira 3.4.b) oinarriaren arabera tasa ordaintzetik salbuetsita egotea egiaztatu ez duten eskabideak (dokumentu bat edo batzuk falta dira). Oinarri horrek honako hau eskatzen du:
"Aurreko b) paragrafoan ezarritako salbuespena honela frogatu beharko da:
–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.
–Lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako errentarik, hilean zenbatuta, ez duela frogatzeko, interesdunak erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko du, IV. eranskineko eskabidean dagokiona betez."
3.–Ebazpen honen xedapen-zatia bidaltzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan, egoitza elektronikoan eta udalaren web-orrian argitara dadin, eta izangaiei lehenengo probetarako deia egitea, geroago egoitza elektronikoan eta Udalaren webgunean argitaratuko den iragarkian zehaztuko den tokian eta orduan.
Oibarren, 2026ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2603758