1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
13/2026 Foru Agindua, otsailaren 27koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kentzen baita Nafarroako Foruzaingoaren instalazioetan dagoen erregistro-bulegoa (Sarrigurengo errepidea 1 A, Iruña).
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak uztailaren 17an emandako 576/2009 Foru Aginduaren bidez, baimena eman zen erregistro-bulego bat irekitzeko Nafarroako Foruzaingoaren instalazioetan (orduan Fuente de la Teja kalean zeuden –z.g.–, eta gaur egun, berriz, Sarrigurengo errepideko 1 A zenbakian daude, Iruñean).
Garai hartan, Foruzaingoaren eskumenen esparruko jarduera areagotzearen ondorioz, agirien sarrera, barne-kudeaketa eta irteera antolatu beharra zegoen, zerbitzuaren eraginkortasuna hobetze aldera, eta behar horri erantzuteko sortu zen bulegoa.
Hala ere, gaur egun bulego hori oso gutxi erabiltzen da, barne-gaietarako batez ere. Ildo horretan, aurrez aurre aurkezturiko agirien kopurua nabarmen jaitsi da, Erregistro Orokor Elektronikoaren erabilera areagotzearekin batera, bat etorriz administrazio elektronikoaren printzipioekin, zeinak jasota baitaude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean.
Hortaz, Nafarroako Foruzaingoko buruak eskatu du bulego hori kentzeko, eta justifikazio-txosten bat igorri du, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren aldeko txostenarekin batera (zerbitzu hori Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago).
137/2002 Foru Dekretuaren 2.4 artikuluak ezartzen duenez (137/2002 Foru Dekretua, ekainaren 24koa, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta jardunbidea arautzen dituena), zerbitzuaren premiengatik hala behar denean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak zilegi izanen du baimena ematea erregistro-bulego berriak zabaltzeko edo lehendik daudenak kentzeko, zuzendaritza nagusien egoitzetan, baldin eta ez badaude departamentuaren eraikinean edo ondokoetan, betiere bateragarritasun eta segurtasun informatikoa eta idazpenen transmisioa segurtatzen badira.
Horrenbestez, ikusirik Nafarroako Foruzaingoko buruak egindako eskaera eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak egindako aldeko txostena (zerbitzu hori Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago), eta honako arau hauek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz: 137/2002 Foru Dekretua, ekainaren 24koa, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta jardunbidea arautzen dituena (2.4 artikulua), eta 14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa (41. artikulua).
AGINTZEN DUT:
1. Kentzea Nafarroako Foruzaingoaren instalazioetan dagoen erregistro-bulegoa (Sarrigurengo errepidea 1 A, Iruña). Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak uztailaren 17an emandako 576/2009 Foru Aginduaren bidez baimendu zen bulego hori irekitzea.
2. Foru-agindu hau igortzea Barneko zuzendari nagusiari, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiari, Nafarroako Foruzaingoko buruari, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari eta Herritarren Arretarako Atalari.
3. Foru-agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Foru-agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2026ko otsailaren 27an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2603304