58. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2026ko otsailaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Aipatu erabaki hori argitaratu zen 2026ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23an, eta erakundearen iragarki-taulan hamabost egun baliodunean egon zen ikusgai, interesdunek hura aztertu eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, epe hori iraganik, eta inork ez duenez aurkeztu alegaziorik ez erreklamaziorik, behin betiko onetsi da, eta bidezkoa da laburturik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

LABURPENA, KAPITULU EKONOMIKOEN ARABERA

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 189.590,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.872.350,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 132.202,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 56.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 3.258.842,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.919.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 271.750,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.050,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 57.042,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.258.842,00 euro.

Aurkeztutakoaren arabera, Servicios Arga Valdizarbe-Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL merkataritza-sozietateak 2.434.840,79 euroko gastuak eta diru-sarrerak aurreikusten ditu 2026. urterako.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen honako errekurtso hauek jar daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2026ko martxoaren 18an.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2604271