58. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2026ko otsailaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen, gehiengo osoa zuela, 2026ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, nahitaezko kontsulta egin zitzaion batzarrari, Ordenantzak esaten duen arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatua bete beharrez, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarraren iragarki-taulan paratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta bete eginen da haren laburpena argitaratzeko tramitea.

Ariben, 2026ko martxoaren 6an.–Batzarreburua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2603768