58. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, antola daitezen kultur jarduerak, bizilagunen onerako, lagungarri eta/edo osagarri izanen direnak udal eskumeneko jarduerekiko. Laburpena

DDBN kodea: 890079.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/890079).

Kultura aktibo eta partizipatiboa sustatzeko ekimenak sostengatu nahirik, deialdi honen xedea da laguntza ekonomikoa ematea San Adrianen kultur jarduerak egiteko, eta finantzatzea interes publikokotzat jotzen diren proiektuak, baldin eta lehentasunezko eta funtsezko helburutzat kultur jarduera badute.

San Adrianen, 2026ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2603226