2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
2026ko martxoaren 3ko 109. Ebazpenaren bidez, Jose Angel Reta Ibeas bigarren alkateordearen esku uzten dira alkatetzaren eginkizunak, alkatea ordezka dezan 2026ko apirilaren 2tik 6ra, biak barne.
Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera.
Aplikatu beharreko araudia: 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena.
Garesen, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2603523