2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Aditzera ematen da udal honetako zinegotzi Jesús María Puy Lanasen esku utzi dela ezkontza zibil bat egiteko eskumena, Alkatetzak 2026ko otsailaren 27an emandako 2026-0095 Ebazpenaren bidez. Ezkontza hori 2026ko apirilaren 11n eginen da, udaletxean. Hori guztia, arau hauekin bat: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa, 9.3 artikulua; eta 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena, 44. artikulua.
Obanosen, 2026ko martxoaren 6an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2603772