2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Udal ordenantzak indargabetzea. Behin betiko onespena
Monteagudoko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondotik zehazten diren udal ordenantzak indargabetzea:
–Ordenantza, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
–Ordenantza fiskala, arautzen duena irekitzeko lizentziaren tasa.
–Ordenantza fiskala, arautzen duena desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea.
–Ordenantza, arautzen duena ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroa.
–Udal ordenantza, arautzen duena etxeko animaliak, bereziki zakurrak, edukitzea.
2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanda, urtarrilaren 15ean, inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen dira aipatu ordenantzak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Monteagudon, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2603104