58. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FIGAROLGO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Figarolgo Kontzejuak, 2025eko abenduaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko aurrekontu orokorra. Espedientea ikusgai egon zen hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko Idazkaritzan argitaratu ondoren, herritarrek nahiz interesdunek azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten.

Ez da aurkeztu ez erreklamaziorik ez alegaziorik; beraz, onetsitzat jotzen da.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.897,73 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 20.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 201.250,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 105.165,85 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 58.768,42 euro.

Guztira: 388.782,88 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 119.030,93 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 164.024,68 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.584,43 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 21.380,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 59.229,85 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.532,99 euro.

Guztira: 388.782,88 euro.

Figarolen, 2026ko martxoaren 3an.–Kontzejuko burua, Javier Felipe Aznar.

Iragarkiaren kodea: L2603481