58. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2026ko aurrekontua.

Hasierako onespena argitara eman zen 2026ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an, eta, ondoren, jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da Udalaren 2026ko aurrekontua, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori dena, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluarekin bat.

Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.

Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Behin betiko onespenaren aurka, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.2 artikuluan adierazitakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta artikulu horretako 3. puntuan ezarritako arrazoiengatik:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, 2 hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ezkabarten, 2026ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.

2026KO AURREKONTUA

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

ZUZENEKO ZERGAK

841.300,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

75.000,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

150.900,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

659.300,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

1.500,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

44.000,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0

9

FINANTZA-PASIBOAK

0

Diru-sarrerak, guztira

1.772.000,00

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

LANGILERIA-GASTUAK

619.400,00

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

534.600,00

3

FINANTZA-GASTUAK

6.250,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

358.250,00

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0

6

INBERTSIO ERREALAK

181.000,00

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

0

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0

9

FINANTZA-PASIBOAK

72.500,00

Gastuak, guztira

1.772.000,00

Iragarkiaren kodea: L2603487