2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Udalak, 2026ko urtarrilaren 8ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2026ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an, jendaurrean edukitzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko.
Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea).
Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:
KAPITULUA | |
GASTUAK (eurotan) |
1 | LANGILERIA-GASTUAK | 1.314.664,11 |
2 | ONDASUN ETA ZERBITZUETAKO GASTU ARRUNTAK | 3.001.624,44 |
3 | FINANTZA-GASTUAK | 0,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 215.634,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK | 1.181.996,97 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK. | 40.000,00 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Guztira | 5.753.919,52 |
DIRU-SARRERAK (eurotan) |
1 | ZUZENEKO ZERGAK | 1.229.734,00 |
2 | ZEHARKAKO ZERGAK | 95.000,00 |
3 | TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK | 897.904,44 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 2.399.804,59 |
5 | ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK | 770.360,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA | 0,00 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK. | 361.116,49 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Guztira | 5.753.919,52 |
Cortesen, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2603989