58. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

San Francisco de Asís Udal Patronatuaren egiaztapen-kode segurua sortzea

2018ko azaroaren 16ko 389/2018 Ebazpenaren bidez, eta bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

Lehena.–Sortzea Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren egiaztapen-kode segurua, https://residenciacintruenigo.sedelectronica.es helbide elektronikoan eta honako ezaugarri hauekin:

–Agiri bakoitzerako sortutako kodea eta igorlearekin duen lotura bakarra eta ausazkoa izatea.

–Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.

–Kodea baliatuz sarbidea egotea autentifikatutako agirira, egoitza elektronikoaren bidez eta, halakorik badago, hura gordetzen duen artxibo elektronikoaren bidez, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan izanen dute agirirako sarbidea.

–Toki-erakundea identifikatutzat joko da haren Interneteko atarian edo beste sarbide-puntu batean –legez egoitza elektronikoa bada– haren izenean argitara ematen den informazio propioari dagokionez.

Bigarrena.–Egiaztapen-kode segurua indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2603811