58. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

San Francisco de Asís Udal Patronatuaren egoitza elektronikoa sortzea

2018ko azaroaren 16ko 389/2018 Ebazpenaren bidez, eta bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

1. San Francisco de Asís Udal Patronatuaren egoitza elektronikoa sortzea, helbide elektroniko honetan: https://residenciacintruenigo.sedelectronica.es. Interneteko domeinu hori San Francisco de Asís Udal Patronatuaren jabetzakoa da, eta San Francisco de Asís Udal Patronatua da egoitzaren titularra.

2. Ohartaraztea aurreko puntuan aipatzen den egoitza elektronikoak indarra hartuko duela ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

3. Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hori jakinaraztea Udalaren alor guztiei, eta argitara ematea Cintruenigoko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2603810