58. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, 272. artikuluari dagokionez, xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). 2025eko azaroaren 27ko osoko bilkura ohikoan hartu zen hasierako onespenaren erabakia, eta argitaratu zen 2026ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an.

Beiren, 2026ko martxoaren 6an.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua (*). Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: hutsik.

(*) Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin, eta ikusita zer zerbitzu-premia dituen toki-erakunde honek, erabaki da administrari-ofizialaren lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Izen-deiturak: Joaquín Gorría Artaso. Maila: Araubide juridikoa: funtzionarioa. Antzinatasuna: 2016-07-22. Gradua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (*). Egoera: jardunean.

(*) Ikur hori duen lanpostua amortizatu eginen da, barne igoera murriztukoa betetzen denean.

Iragarkiaren kodea: L2603714