2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Esleipena, Basanet merkataritza-sozietateari, eguneko zentroa kudeatzeko
Basaburuko Udalak, otsailaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zuen kudeaketa-esleipen bat egitea Basanet SA merkataritza-sozietateari, eguneko zentroa kudeatzeko, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan xedatutakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara.
Basaburuan, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2603347