2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, argitara ematen da 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.
Artazun, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, María Rosario Echechipía Senosiáin.
PLANTILLA ORGANIKOA
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak (Artazuko, Ziraukiko, Girgillaoko eta Mañeruko udalak). Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta zenbait toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak:
–Idazkari kontu-hartzailea.
–Administrari-ofiziala.
–Administraria, lanaldi partzialean.
Iragarkiaren kodea: L2603855