2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2026ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean.
Orotz-Betelun, 2026ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Javier Larrea Reta.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lan-kontratudun finkoen zerrenda
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %34,5). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Plaza kopurua: bat. Egoera: hutsik.
Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %34,5). Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanaldi mota: osoa (lanaldiaren %50). Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda
Zerbitzu anitzetako langilea: María Asunción Espinal Dufur. Jardunean.
Administrazio-kontratudun partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: idazkaria (hutsik).
Iragarkiaren kodea: L2603898