58. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

86E/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarduera proiektu honi buruzko ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita: Hondakin plastikoak kudeatzeko instalazioaren proiektua. Jardueraren sustatzailea NPR Soluciones SL da.

2025eko urriaren 31n, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak goian aipatutako espedientearen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera igorri zion Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari.

Proiektua, bere ezaugarriak direla eta, sailkatuta dago 9.b) taldean (Bestelako proiektuak. Hondakinak ezabatzeko edo balorizatzeko instalazioak, I. eranskinean sartuta ez daudenak, salbu eta ekoizteko tokiak hondakin propio ez-arriskutsuak ezabatzea edo balorizatzea), Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskinekoan. Beraz, arau horretan xedatutakoari jarraituz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

–Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren tramitazioa.

Aurkeztutako ingurumen agiria bat dator Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan zehazten den edukiarekin. Dokumentazio horren barruan daude proiektuaren ezaugarri fisikoak eta haren justifikazioa, kokapena eta ingurumen sentikortasuna, ebaluatutako aukerak eta haien justifikazioa, potentzialki ukitutako inguruneko osagaiak eta haien inpaktuaren justifikazioa, efektu adierazgarrien ebaluazioa eta haien azalpen zehatza, babestutako guneetarako afekzioa, istripuen aurreko kalteberatasuna, prebentzio- eta konpentsazio-neurriak, eta aurreikusitako ingurumen jarraipena.

2023ko abenduaren 5eko 21/2013 Legearen 46. artikuluari jarraikiz, kontsultak egin zaizkie ukituriko administrazio publikoei eta interesdunei. Honako hauei egin zaizkie kontsultak:

  • Vianako Udala.
  • Talde ekologisten konfederazioa Ekologistak martxan Iruñea.
  • Sustrai Erakuntza fundazioa.

Kontsultak egiteko epea bukaturik, Vianako Udalaren erantzuna jaso da, hirigintzako gaien gainean bakarrik halere, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen eremuko ingurumen alderdiekin loturarik izan gabe.

–Proiektuaren analisia, 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.

Lehendik dagoen pabiloian eskatutako proiektua hondakin ez-arriskutsuak balorizatzera bideratuta dago; hain zuzen ere, dentsitate txikiko polietilenozko hondakin plastikoak (LDPE), industriako kontsumo ondokotik heldu direnak, birziklatzera, galautsa lortzeko. Urtean 1.540 tona tratatzeko gaitasuna du. Dokumentazioan ez da instalazioan ezarritako guztizko potentzia deskribatu, ezta ur kontsumo estimatua ere. Sistemak tratatutako ura etengabeko berrerabiltzea ahalbidetzen du, isuri ez dadin. Aurkeztutako proiektuan ez da deskribatzen jasotako hondakinak birrintzetik edo estruditzetik heldu den emisio fokurik. Txosten honen I. eranskinean, aurkeztutako proiektua laburbiltzen da, eta II. eranskinean, berriz, ingurumen-dokumentua laburbiltzen da.

Ingurumen-dokumentuak ebaluatu egin du instalazioa egokitzeak lurzoruan eta natura ingurunean zer efektu sortuko lituzkeen eraikitzeko, jarduerako eta eteteko faseetan, eta ondorioztatu da haren inpaktuak txikiak edo ezdeusak direla, pabiloiaren barruan eta industrialde batean garatzen delako. Ez du eraginik ere hurbil dauden eremu sentikorretan, Las Cañas urtegiko KBEn adibidez.

Instalazioaren inpakturik adierazgarriena ekipamenduen aireztatze-irteerak dira; kalitate atmosferikoaren gaineko afekzioa txikia edo ezdeusa da. Zaratari dagokionez, isolamendu akustikoko eta soinu emisioen kontroleko neurriak aurreikusi dira, haien mailak indarrean dagoen araudiak ezarritako mugen barruan daudela bermatzeko.

Kontuan hartuta instalazioan plastikozko galautsa prozesatzen dela, enpresak 2025/2365 (EB) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2025eko azaroaren 12ko Erregelamenduak (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=DOUE-L-2025-81803) ezarritako betebeharrak kontuan izan beharko ditu.Erregelamendu hori plastikozko galautsaren galeren prebentzioari buruzkoa da, mikroplastikoen ondoriozko kutsadura gutxitzeko. (EBAO L, 2025eko azaroaren 26koa).

Proiektua industrialde batean dago, eta, egindako azterketen arabera, bertan ez dago babestutako fauna eta florarik. Instalazioaren lurzatian ez dago landaretza nabarmenik, eta urruti ditu naturagune babestuak nahiz balio ekologiko handikoak. Ondorioz, ez da aurreikusten proiektuak kontrako ondoriorik izatea bertako biodibertsitatearen gainean.

Proiektuak istripu larriak, hondamendi naturalak eta klima-aldaketa gertatzeko arriskuaren aurrean duen kalteberatasunaren gaineko azterketaren arabera, arras txikia edo ezdeusa da aztertutako agertoki guztietan. Nolanahi ere, prebentzio neurriak aurreikusi dira ingurumen-efekturik ez dagoela bermatzeko.

Funtzionamendu faseko ingurumen-jarraipenerako programa bat zehaztu da, barne hartuta emisio, zatara eta hondakinen fokuen gaineko kontrol ekintzak, ingurumen-kudeaketaren urteko txostena eta berrikustea eta etengabe hobetzea.

Aurkeztutako proiektuaren instalazioa egokitzeak inguruko garapen ekonomikoa lagunduko du. Espero da etorkizunean lanpostu berriak (zuzenekoan eta zeharkakoak) sortzea, eta horrek bertako ekonomia indartuko du.

Ingurumen-dokumentuan proiektuaren ordezko aukera batzuk aztertzen dira. Hartutako aukerak –alegia, lehendik dagoen pabiloia erabiltzea eta adierazitako prozesu mekanikoak erabiltzea– inpaktua gutxitzea ahalbidetzen du, eraikitzea saihesten du eta emisioak nahiz hondakinak kontrolatzea bermatzen du.

Ingurumen baimen bateratuaren espedientean kontrolatu eginen dira jarduerak airearen kalitatean, zaratan, lurzoruan eta uretan eragin litzakeen ingurumen inpaktuak, bai eta hondakinen sorrerak eta baliabide naturalen, energiaren eta uraren kontsumoak ekarritakoak ere.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak xedatzen duenarekin bat, aurkeztutako dokumentazioa ikusita eta proiektua gauzatzearen, ustiatzearen eta bertan behera uztearen ondorioz sortzen ahal den ingurumen-inpaktua aztertuta, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak, Ingurumen Ebaluazioaren Atalaren bidez, ebatzi du ezen, kontsulten emaitza kontuan izanda eta 21/2013 Legearen III. eranskinean horri dagokionez jasotzen diren irizpideetan oinarrituta, aurreikusten da proiektuak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean, baldin eta jarduera berriaren ingurumen-baimen bateratuan eta ingurumen inpaktuaren txosten honetan jasotako baldintzak betetzen badira, hori guztia alde batera utzi gabe indarreko legeriaren arabera beharrezko diren bestelako baimenak eskuratzea. Ez da proiektuaren ingurumen-integraziorako baldintza gehigarririk jarri.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Hondakin plastikoen kudeaketa ezartzeko proiektuak, NPR Soluciones SL enpresak sustatuak, ez du, aurreikusitakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ingurumen-inpaktuaren txosten honetan ezarritakoari jarraikiz, betiere betetzen badira ingurumen-baimen bateratuan substantzia kutsatzaileak atmosferara, uretara, lurzorura igortzea kontrolatzeari eta zarata nahiz dardarei buruz jasotako zehaztapenak, bai eta hondakinak kudeatzeari buruzkoak ere.

2. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen txostenaren aurka ez da inolako errekurtsorik paratzen ahalko, proiektua onetsi zuen xedapen orokorraren aurka bide judizialean jar daitezkeenak galarazi gabe.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzura eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 18an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN LABURPENA

Titularra: NPR Soluciones SL, B05374798.

Alberguería industrialdea 15, 31230 Viana.

Jarduera: Hondakin plastikoak kudeatzeko instalazioa.

beatriz@neoplastics.es

–Proiektuaren deskribapena:

Jada eraikitako industria pabiloian garatu beharreko jarduera dentsitate txikiko polietilenoren (LDPE) industria kontsumo ondotiko plastikozko hondakinak birziklatzea izanen da: ontziak, poltsak eta filma, bereizteko eta sailkatzeko prozesuen bidez, polietilenozko galautsa lortzeko.

Jasotako hondakin balak

Hona hemen deskribatuta ekoizpen prozesuaren etapak:

  • Plastikozko hondakinak bala prentsatutan jasotzea.
  • Bereizketa optikoa.
  • Birrintzea (5x5 cm).
  • Dekantazio baltsen eta garbigailu zentrifugoen bidez garbitzea.
  • Lehortzea lehorgailu termikoen bidez (tenperatura handiko aire bero zurrusta bat ematea) eta lehorgailu mekanikoen bidez (materiala konprimatzea edo zentrifugatzea).
  • Estrusioa.
  • Galauts bihurtzea. Estrusio makinatik ateratzen diren filamentuak hoztu egiten dira, eta uretan bainatu ondotik, zuzenean doaz pelet makinara.

Polietilenozko balak kanpoko eremu zolatu eta iragazgaiztuan garbitzen dira. Eremuan sistema bat dago urak bildu eta zirkuitu itxiko araztegi baterantz bideratzeko. Sistemak tratatutako ura etengabeko berrerabiltzea ahalbidetzen du, isuri ez dadin eta baliabide gutxiago kontsumitzeko. Prozesuan ez da erreaktibo kimikorik erabiltzen. Araztegia osatuta dago aurretratamendu fisiko eta iragazketako lerro batez (dekantazioa eta birzirkulatze automatikoa barne), zeina egokituta baitako instalazioaren garbitze bolumenera. Lohi idorrak aldian-aldian kudeatzaile baimendura igortzen dira. Aurkeztutako proiektuan ez da deskribatzen jasotako hondakinak birrintzetik edo estruditzetik heldu den emisio fokurik.

Urtean 1.540 tona plastikozko hondakin tratatzeko gaitasuna ezartzen da.

Instalaziorako adierazitako prozesuak hondakinen kudeaketa finalistarako baimena behar du. Hain zuzen, R0307 kideari dagokio (Hondakin organikoak birziklatzea materialak edo substantziak ekoizteko), eta beharrezkoa da lortutako produktuak hondakin izaera galtzea.

Prozesuaren faseetan tratatu ondotik lortutako produktu birziklatuak polietilenozko galautsak (LDPE) dira, eta lehengai gisa erabiltzen ahalko dira plastikoaren industrian produktuak ekoitzi eta fabrikatzeko.

Prozesatze instalazioak

II. ERANSKINA.–INGURUMEN-DOKUMENTUAREN LABURPENA

Jarduera Vianako udalerriko La Alberguería industrialdeko 19 poligonoko 1028 hiri lurzatian dago. Guztira 11.514 m²-ko azalera du, eta haietatik 10.056 m² 1028 lurzatiari dagozkio: bertan industria pabiloia (4.742 m²), bulegoak (432 m²), aldagelak, komunak eta jantokia (124 m²); eta 1.458 m² dagozkio 1123 lurzatiari.

Vianako La Alberguería industrialdea

19. poligonoa, 1028. hiri-lurzatia

Aurkeztutako ingurumen agiria bat dator Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan zehazten den edukiarekin. Agiri horretan honako hauek jasoko dira:

1. Proiektuaren ezaugarri fisikoak eta haren justifikazioa.

a) Eraikitzeko fasea pabiloia egokitzeko eta prestatzeko baino ez da, ingurune naturala aldatu gabe eta kutsatzaile nabarmenik sortu gabe. Horregatik, aire, lurzoru, ur, biodibertsitate etan paisaiaren gaineko inpaktuak ezdeustzat hartzen dira, eta ez dute eraginik ez Natura 2000 Sarean, ezta Las Cañas urtegiko KBEn ere.

b) Funtzionamenduaren fasean, inpaktuak txiki edo ezdeustzat hartzen dira, jarduera pabiloian guztiz konfinatuta baitago.

c) Eteteko fasean, inpaktua ezdeusa da, ez baitu sortzen hondakin arriskutsu, emisio eta ingurunerako eraginik. Pabiloia garbi geldituko da, eta industrialdeak ez du eraginik izanen.

2. Kokapena eta ingurumen-sentikortasuna.

a) Industrialde batean kokatuta egonik, babestutako habitat edo espezietan eragiteko arriskua txiki-txikia da. KBErako distantziak nabarmen gainditzen ditu zarataren, emisioen eta isurien zuzeneko eragin tarteak.

b) Kontuan hartuta topografia laua, lurzoru zolatua eta azaleko ur ibilgurik eza, bermatuta dago aurreikusitako jarduerak ez duela eragin nabarmenik sortzen hidrologiari, higadurari eta kutsatzaile sakabanatzeari dagokienez.

c) Inpaktu ekologiko ezdeustzat hartzen da, ez dagoelako ez habitat naturalik, ezta espezie babesturik ere; ez dago, gainera, pasabide ekologikorik, ezta konektibitate funtzionalik ere Las Cañas urtegia KBErekin.

d) Populazioa isolatuta egonik arrisku txikiagoa dago giza osasunari kalterik egiteko, zarataren ondoriozko eragozpenak gertatzeko eta airea kutsatzeko.

e) Lehendik dagoen azpiegiturak ingurumenean inpaktu minimoa edukita jardutea ahalbidetzen du.

3. Ebaluatutako ordezko aukerak eta haien justifikazioa.

ALTERNATIBOA

AZALPENA

INGURUMEN-INPAKTUA

JUSTIFIKAZIOA

0

Proiektua ez exekutatzea

Ezdeusa

Ez du birziklatzea ahalbidetzen; ingurumen eta ekonomia arloko aukera galtzen da

Hartuta

Lehendik dagoen pabiloia erabiltzea eta prozesu mekanikoak

Txikia - deuseza

Inpaktua minimizatzen du; eraiki beharrik ez; emisioen eta hondakinen kontrola ziurtatzen du

Azalpena: hartutako aukerak teknikaren eta ingurumenaren arloko efizientzia bermatzen du, baita araudia betetzea eta ingurumen aztarna murriztea ere.

4. Beharbada eraginda gertatu diren inguruneko osagaiak eta inpaktuaren justifikazioa. Ezdeus edo txikitzat hartu dira aire, lurzoru, ur, biodibertsitate, populazio, paisaia eta zarataren osagaiak, eta justifikatu egin dira.

5. Ondorio adierazgarrien ebaluazioa eta azalpen xehatua. Aintzat hartutako ondorio guztiak txikiak edo ezdeusak dira; instalazioa industria pabiloi batean konfinaturik dago; emisioak kontrolatuta daude, eta ez dago konektagarritasun ekologikorik Las Cañas urtegiko KBErekin eta Natura 2000 Sarearekin.

6. Afekzioa Las Cañas urtegiko KBEri eta Natura 2000 Sareari.

a) Inpaktu deuseztzat hartzen dira, baina prebentzio neurriak proposatzen dira ondoriorik eza bermatzeko: iragazkiak eta aireztatze sistemak aldian-aldian mantentzea partikulak ahalik eta gutxien barreiatzea bermatzeko, zaratak kontrolatzea, euri-urak atxikitzeko sistema eta abar.

7. Istripu larriei edo hondamendiei begira duen kalteberatasuna. Istripuzko isuriekin eta makinen eta elektrizitatearen hutsegiteekin lotutako arriskuak deusezak edo arras txikiak dira. Ez da aurreikusten ingurune naturalean eta populazioan eragitea.

8. Prebentzio neurriak, arintzea eta konpentsazioa.

a) Sortutako hondakinen kudeaketa egokia: bereiztea eta baimendutako kudeatzaileei ematea.

b) Emisioak eta zarata kontrolatzea aldizkako ikuskapenen bitartez.

c) Langileak gaitzea eta larrialdi prozedurak.

d) Garbiketa eta prebentzioko mantentze lanak.

9. Ingurumen jarraipena.

a) Hondakinen eguneroko erregistroa.

b) Emisioen eta zarataren aldizkako ikuskapenak.

c) Ingurumen-kudeaketaren urteko txostena.

d) Berrikustea eta etengabe hobetzea.

Iragarkiaren kodea: F2602567