55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

MORANTE UREZTATZAILEEN ELKARTEA

Batzar nagusi arrunta

Elkarteko kide guziei dei egiten zaie batzar nagusi arruntera. Martxoaren 31n eginen da (asteartea), Bajo El Arco kaleko 49an dagoen eraikinean, 19:30ean, lehenbiziko deialdian, eta, gehiengorik izan ezean, ordu erdi geroago, bigarren deialdian, bertaratzen diren kideekin, edozein izanik ere bertaratutakoak, eta hartzen diren erabakiak baliozkoak izanen dira, honako gai-zerrendaren arabera:

1) Aurreko bilkurako (2025eko martxoaren 28koa) akta irakurtzea eta, bidezkoa bada, onestea.

2) 2025eko ekitaldiko urteko memoria. Gobernu Batzarrak aurkeztuko du.

3) 2025eko urteko kontuak aztertzea eta, bidezkoa bada, onestea. Gobernu Batzarrak aurkeztuko du.

4) 2026ko ekitaldirako kalkulatutako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua aztertzea eta onestea. Gobernu Batzarrak aurkeztuko du.

5) Kargu berriak hautatzea.

6) Galde-eskeak.

Deialdi honetan adierazitako gaiak baino ez dira aztertuko.

Beste parte-hartzaile bat ordezkatuz bertaratzeko, beharrezkoa izanen da egoki den baimena edo ahala aurkeztea (elkarte honen ordenantzen 55. artikulua).

Alesbesen, 2026ko martxoaren 5ean.–Elkarteko burua, Francisco Javier Burgui Calahorra.

Iragarkiaren kodea: P2603706