2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDIA MANKOMUNITATEA
Aldaketa ordenantza hauetan: Artelan arte eta artisautzako elkarlanerako gunearen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan eta Elkarlan eta ekintzailetzarako Andialan gunearen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Andia Mankomunitateko batzarrak, 2026ko otsailaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako ordenantza hauetako tarifetan:
–Ordenantza, arautzen dituena Artelan arte eta artisautzako elkarlanerako gunearen erabilera eta funtzionamendua.
–Ordenantza, arautzen dituena elkarlan eta ekintzailetzarako Andialan gunearen erabilera eta funtzionamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lezaunen, 2026ko martxoaren 2an.–Mankomunitateko burua, Lucía Ros Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2603333