2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Etxeko laguntza zerbitzuaren tasak 2026rako. Behin betiko onespena
Etxeko laguntza zerbitzuaren tasen aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an. Jendaurreko aldia iragan da, eta, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, argitara ematen dira tasak, izan ditzaten uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutako ondorioak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN TASAK
2026. URTEA
HILEKO PER CAPITA ERRENTA | EURO ORDUKO, 2025. URTEAN |
Diru sarrerak: 564,70 euro hileko edo gutxiago, salbuetsirik | |
Diru sarrerak: 564,70 euro eta LGSaren %60ren artean (lanbide arteko gutxieneko soldata) | 0,88 |
LGSaren %60 eta %75 artean | 1,28 |
LGSaren %75 eta %90 artean | 1,93 |
LGSaren %90 eta %105 artean | 2,24 |
LGSaren %105 eta %120 artean | 2,55 |
LGSaren %120tik %135era | 3,83 |
LGSaren %135 eta %150 artean | 5,09 |
LGSaren %150 eta %165 artean | 6,41 |
LGSaren %165 eta %180 artean | 7,65 |
LGSaren %180tik gora, 8,96 | |
Lanbide arteko gutxieneko soldata: 1.221,00 euro hilean. |
Altsasun, 2026ko martxoaren 2an.–Mankomunitateko burua, Juan José Goicoechea San Román.
Iragarkiaren kodea: L2603352