2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2026rako zerga-tasak. Hasierako onespena
Zuñigako Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, 2026rako zerga-tasak onestea erabaki zuen, besteak beste.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zuñigan, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L2603537