55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025eko plantilla organikoan. Batetik, lanpostuaren osagarria aldatuko zaie udaltzainei (proba fisikoak egiteagatik), eta, bestetik, administrari-ofizialaren plaza bat sortuko da.

Onetsitako plantillaren aldaketa udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Alesbesen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2603257