55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskara teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela, hitzez hitz:

Toki-erakunde sinatzaileek lankidetzarako esparru-akordioa sinatzen dute, hautaketa-prozesuak kudeatzeko, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak osatzeko, hartara erantzun ahal izateko gaurtik aurrera aipatutako toki-erakundetan izan daitezkeen beharrei.

Ikusi da toki-erakundeen artean hitzarmena egiteko proposamena, hautaketa-prozesuak kudeatzeko, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak osatzeko. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluarekin eta 47. artikulutik 49.era artekoekin, (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Hala, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Hitzarmen bat onestea, horren bidez gauzatzeko Eguesibarko toki-entitateak Burlatako Udalari eginiko kudeaketa-esleipena, honako hauetarako: euskara teknikariaren eginkizunak beteko dituzten izangaien zerrenda baterako deialdia egitea, hautaprobak egitea eta zerrenda kudeatzea. Hori dena, entitate sinatzaileek dituzten kontratazio beharrei erantzuteko.

2.–Egueseibarko Udaleko alkate Xuruiñe Peñas Lóppezi ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, haren izenean eta hura ordezkatuz.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Sarrigurenen, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2603269