2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
Ukarko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2026ko ekitaldiko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an.
Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatu aldaketa; beraz, argitara ematen da haren testu osoa.
ZERGAK
1.–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko tasa bakarra.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5eko tasa.
4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:
–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:
–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
–Lehenengoz okupatzeko hirigintzako lizentziak ematea:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Eraikinen eta instalazioen lehen erabilera, eta erabilera aldatzea | 300 euro bizitegitarako unitate bakoitzeko |
Irekitzeko lizentziarik behar ez duten lokalak | 300 euro okupazio-azalera erabilgarriaren 200 metroko (gehienez 136 euro) |
–Hilerria erabiltzeko tasa eta zerbitzu-ematea:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Lurrean ehorztea Lurzatien kontzesioa Ehorzketa eta berrehorzketa Desobiratzeak eta lekualdaketak | 350,00 euro 250,00 euro 100,00 euro |
Kolunbarioa erabiltzea | 200,00 euro unitateko (20 urte) |
Kolunbarioa erabiltzeko kontzesioaren luzapena | 100,00 euro 10 urterako |
Kolunbarioa irekitzea eta ixtea | 50,00 euro |
–Hirigintzako kontsultak izapidetzeko tasak:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Hirigintzako kontsulten gaineko txostena ematea | 75,00 euro txosten bakoitzeko |
–Zahartze aktiboaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoa:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Zahartze aktiboaren zerbitzua | 10 euro hilean erabiltzaile bakoitzeko |
Ukarren, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.
Iragarkiaren kodea: L2603358