2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Tirapuko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2026rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an.
Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatu aldaketa; beraz, argitara ematen da haren testu osoa.
ZERGAK
1.–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko tasa bakarra.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,43ko tasa.
4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:
–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:
–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %8.
5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
6.–Ehiza barrutiaren aprobetxamendua: 700 euro kanpainako.
TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK
–Herri-lurretako aprobetxamenduak: 740 euro/sorta. 2., 4. eta 5. sortak: 567 euro/sorta.
–Baratzeen aprobetxamendua: 30 euro baratzeko.
–Eskortaren aprobetxamendua: 400 euro urtean.
Tirapun, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.
Iragarkiaren kodea: L2603307