2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2026rako
Puiuko Udalak adierazten du ezen 2026ko martxoaren 31n bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta Udalaren banku-konturako transferentzia egiten ahalko da haiek ordaintzeko.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko martxoaren 31n kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.
Puiun, 2026ko martxoaren 2an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2603346