1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
38E/2026 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena abenduaren 30eko 354E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen "4240-Doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntza (SEM) nekazaritza eta abeltzaintza sektorean" izeneko dirulaguntzaren 2022ko bigarren deialdia. DDBN kodea: 668621.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 30eko 354E/2022 Ebazpenaren bidez, "4240-Doitasunezko nekazaritzarako eta 4.0 teknologietarako dirulaguntza (SEM) nekazaritza eta abeltzaintza sektorean" izeneko laguntzak emateko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren. Deialdi hori 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9koan.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 162E/2023 Ebazpenaren bidez, laguntza horiek nori eman eta nori ukatu erabaki zen. Ebazpen zatiaren 4. puntuan aurreikusten da erreserba-zerrenda bat edo itxaron-zerrenda bat sortzea kreditu-faltagatik ezetsitako eskaerekin (2. eranskina), bat etorriz 948/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoarekin. 4. puntu hori aplikatuz, beste bost eskaerari laguntza ematea erabaki da, eta beste bat izapidetzen ari da. Hori guztia ordainduko da Nekazaritza Ministerioak jarritako diru-funtsen goititzearen kontura.
Deialdiaren 12. oinarrian ezartzen denez, inbertsioak bukatzeko epea 2025eko urtarrilaren 31n bukatuko da. Ordainketa-eskaerak aurkezteko epea, berriz, 2025eko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2025eko urtarrilaren 31n bukatuko.
Dirulaguntza gehiago ematea aurreikusten da, Ministerioak erabaki duen funtsen banaketa berri baten kargura, bat etorriz autonomia erkidegoetako zuzendari nagusien 2025eko azaroaren 14ko bileran onetsitako proposamenarekin. Ikusi da ezen, dirulaguntzak emateko ebazpen berriaren onuradunentzat, beste epe bat ezarri behar dela inbertsioak amaitzeko, ordainketa-eskaerak aurkezteko eta laguntzak ordaintzeko.
Beraz, bidezkoa da epe hori luzatzea, izapidetze-fasean dagoen ebazpenaren arabera ematen diren laguntzen onuradunei kalterik ez eragiteko.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea abenduaren 30eko 354E/2022 Ebazpenaren 12. oinarria (Ordainketa-eskaerak), testu hau duen 6. puntua gehitzeko:
6. Aurreko hiru puntuetan xedatutakoa gorabehera, 2025eko azarotik aurrera kreditua handitzearen ondorioz dirulaguntza ematearen aldeko ebazpena jasotzen duten pertsona edo entitateentzat, inbertsioak amaitzeko epea 2026ko apirilaren 1ean bukatuko da. Data hori, halaber, baimenak lortzeko eta/edo erregistroak egiteko muga-eguntzat hartuko da.
Ordainketa-eskaera aurkezteko epea dirulaguntza emateko ebazpenaren egunetik aurrera hasiko da, eta 2026ko apirilaren 1ean amaituko da.
2. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari (DDBN) jakinaraztea.
Aldaketa hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratuko da.
3. Argitalpena.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4. Errekurtsoa.
Oinarri arautzaileen aldaketa honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko otsailaren 23an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
Iragarkiaren kodea: F2602879