55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Burlatako Udalari eginiko esleipena, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko zerrendak egiteko

Garesko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hitzarmen bat onestea, Uharteko Udalak Burlatako Udalari eginiko kudeaketa-esleipena prestatzeko, honetarako: deialdia, euskara teknikariaren eginkizunak beteko dituzten izangaien zerrenda bat kudeatzeko eta hautaprobak egiteko, entitate sinatzaileek kontrata ditzaten haien beharra dagoenean.

2. Garesko Udaleko alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan xedatuarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Garesen, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.

Iragarkiaren kodea: L2603528