2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Gazteendako literatur lehiaketa, 2026. urtea. Laburpena
DDBN kodea: 891058.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/891058).
Lehenengoa.–Onuradunak.
Iruñean erroldatutako edo ikastetxea Iruñean duten gazteek parte hartzen ahalko dute. Erroldatzea ofizioz egiaztatuko da.
14-16 urtekoen kategorian, lanak aurkezteko mugaegunean 14 urte beteta izan beharko dituzte, eta 17 urte baino gutxiago. 17-18 urtekoen kategorian, lanak aurkezteko mugaegunean 17 urte beteta izan beharko dituzte, eta 19 urte baino gutxiago.
Bigarrena.–Helburua.
Iruñean erroldatutako edo ikastetxea Iruñean duten gazteek egindako literatur lanik hoberenak saritzea da lehiaketaren xedea. Egile bakoitzak lan bakarra aurkezten ahalko du modalitate bakoitzean, euskaraz edo gaztelaniaz idatziak. Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu.
Deialdi honetan aurkeztuko diren lanen gai nagusia "Nazioarteko garapenerako laguntza eta hegoalde globaleko herrialdeen errealitatea" izanen da, eta beraz, aldi honetan aurkeztuko diren lanek proposatu den gai horri heldu beharko diote.
Aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dira, eta lehendik beste inongo literatur lehiaketetan saritu gabeak.
Aurkeztutako lanek ezin izanen dute ez bultzatu ez erreproduzitu jarrera diskriminatzaile, xenofobo edo sexistarik, ezta pertsonen duintasunaren eta giza eskubideen kontra doanik ere.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Iruñeko gazteendako literatur lehiaketaren deialdia. 2026. urtea.
www.pamplona.es/eu
Laugarrena.–Zenbatekoa:
6.800 euro. Hiru sari (lehena, bigarrena eta hirugarrena) eta bi accesit (lehenengoa eta bigarrena) modalitate (poesia eta narrazio laburra), kategoria (14 urtetik 16ra eta 17tik 18ra) eta hizkuntza bakoitzeko (euskara eta gaztelania), diru-zuzkidura honekin bat:
–Lehen saria: 300 euro.
–Bigarren saria: 200 euro.
–Hirugarren saria: 150 euro.
–Lehen accesita: 100 euro.
–Bigarren accesita: 100 euro.
Sariei esleitutako diru-kopuruei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio.
Bosgarrena.–Sari modalitateak.
Bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, ezarritako modalitateak "Poesia" eta "Narrazio Laburra" dira. Bi kategoria ezarri dira bakoitzerako:
–14 eta 16 urte bitarteko gazteak (biak barne), eta 17 zein 18 urtekoak (biak barne).
Seigarrena.–Lanak aurkezteko epea.
Lanak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aurrera hasiko da, eta 2026ko apirilaren 17an amaitu.
Zazpigarrena.–Lanak aurkezteko tokia.
2026ko gazteendako literatur lehiaketarako izen-ematea online egin beharko da.
Lanak helbide honetara bidali behar dira:
https://letrajoven.pamplona.es/eu
https://letrajoven.pamplona.es
Iruñean, 2026ko martxoaren 4an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2603657