55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Lokala egokitzea, txakurrak bezatzeko

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Silvia Remón Cabodevilla.

Jarduera: lokala egokitzea, txakurrak bezatzeko.

Tokia: Orkoiengo Comarca I industrialdearen zabalgunea, M kalea 3 (1. poligonoko 1061. lurzatia).

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Orkoienen, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2603037