2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Aldaketa, hirigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Otsagabiko Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea ordenantza honetan:
–Hirigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Otsagabian, 2026ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.
Iragarkiaren kodea: L2603338