2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Aldaketa, honako ordenantza honetan: Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Monteagudoko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan.
Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko aldiari buruzko iragarkia argitara eman zen 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
Aldaketak padel-pistaren erabilerari eragiten dio, hileko 5 euroko prezioa ezarri baita.
Monteagudon, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2603081