55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Ordenantza, ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituena. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2026ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Miranda Argan, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, M.ª Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2603385