55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Miranda Argako Udalak, 2026ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen tokiko ehiza-barruti baten eraketa sustatzea, Miranda Argako udal-mugarte guztia hartuko duena (bizitegi- eta industria-erabilerako lurrak kenduta), babes harturik 17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa.

Horrenbestez, Miranda Argako udal-mugartean sartutako lurren jabe guztiei adierazten zaie ezen, ez badute baimentzen beren jabetzak ehiza-barrutian sartzea, eskabide bat aurkeztu beharko dutela Miranda Argako Udalaren Erregistro Orokorrean, honako hauek adierazita: jabearen izena, eta zer jabetza utzi nahi den barrutitik kanpo (poligonoa, lurzati-zenbakia eta azalera).

Eskabide hori hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tokiko ehiza-barrutian sartutako lurren jabeek ez badute eskabiderik aurkezten, berariaz adierazteko ez dutela baimentzen lur horiek barrutian sartzea, ulertuko da baimena isilbidez eman dutela.

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, izapidetzeko egintza bat baita, baina posible izanen da errekurtsoak aurkeztea prozedura bukatuko duen egintzaren aurka.

Miranda Argan, 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, M.ª Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2603383