2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2026ko 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu aldaketak. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2026ko otsailaren 19ko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2/2026, 3/2026, 4/2026 eta 5/2026 aurrekontu-aldaketen espedienteak. Hona hemen:
- 2/2026 aurrekontu-aldaketa; 144.000 euroko kreditu-gehigarria, Lechuga/Adobería kaleetako eraikinen eraisketa finantzatzeko.
- 3/2026 aurrekontu-aldaketa; 35.000 euroko aparteko kreditua, hiriguneko bi oruberen erosketa finantzatzeko.
- 4/2026 aurrekontu-aldaketa; 50.000 euroko kreditu-gehigarria, bideen konponketak finantzatzeko.
- 5/2026 aurrekontu-aldaketa; 40.000 euroko aparteko kreditua, Molino kalean urak kanalizatzeko eta zangak betetzeko lanak finantzatzeko.
Espedienteak udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2/2026, 3/2026, 4/2026 eta 5/2026 aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Mendabian, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2603020