2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
2. aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Lodosako Udalak, 2025eko urtarrilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organiko luzatua.
Hasierako onespen hori 2026ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Behin betiko onartzen da Lodosako Udalaren 2025eko plantilla organikoaren 2. aldaketa (2025eko plantilla organikoa luzatua dago, gaur egun), eta 8. plazari %13ko lanpostu-osagarria aitortzen zaio. Honela geratzen da:
Lanpostuaren zenbakia: 8.
Lanpostuaren izena: enplegu eta toki garapenerako agentea.
Maila: B.
Lanpostuko osagarria: %13.
Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Egoera: jardunean.
Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lodosan, 2026ko otsailaren 26an.–Alkatea, Laura Remirez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2603172