55. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskara teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2026ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hitzarmen bat onestea, Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak Burlatako Udalari eginiko kudeaketa-esleipena prestatzeko, honetarako: deialdia, euskara teknikariaren eginkizunak beteko dituzten izangaien zerrenda bat kudeatzeko eta hautaprobak egiteko, entitate sinatzaileek kontrata ditzaten haien beharra dagoenean.

2. Lizoainibar-Arriasgoitiko Udaleko alkateari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizoainen, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

L2603599

Iragarkiaren kodea: